2022/04/21 - 2022/05/14 Astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatu eta domekak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara

Erakusketak

Erakusketa: "Dragoiak, izaki fantastikoak"

Erakusketa: "Dragoiak, izaki fantastikoak"
Kultur Leioa, Leioa

Apirilaren21etik maiatzaren 14ra.

Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte –Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, min­tzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak.

Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun