Kirola babesleku

Jon Lopez Saez 2022ko api. 26a, 09:00

Pandemiak mundua hankaz gora jarri zuen: itxialdia, krisia, ezinegona, noraeza... Pandemiatik hobeto irtengo ginen uste baikorra berehala ezabatu zitzaigun errealitate gordinarekin topo egin genuenean: ez gara hobeak. Aldatu, ordea, bai; izugarri aldatu gara. 

Kirola ere asko aldatu da. Ia bi urte luzeko etenaldi gogorraren ostean –gogoratu gizartea normaltasunean sartzen ari zen bitartean kirolak, eta batez ere eskola-kirolak, neurri murriztaile askorekin jarraitu zuela–, kirola eta kirolariak izugarri aldatu dira.

Erabateko aldaketa horretan, kirolari gazteenengan jarri nahi dut lupa. Pandemiak denongan izan du eragina, baina susmoa dut psikologikoki nerabe eta gazteak jo dituela batik bat. Bereziki gorabeheratsua den adin batean egonda, etenaldiak izugarri desorekatu ditu gure gazteak. «Lotuta» egon ondoren, orain bizitza beste abiadura batean aprobetxatu behar/nahi dute, eta sakelakoan agenda bete-betea daramate gehienek: ikasketak, aisialdia, kirola...

Eta agenda bete horretan kirolaren rola aldatu delakoan nago. Mundu zoro honetan kirola babesleku bihurtu behar dugu. Gazte eta nerabeak ahalik eta goxoen artatu behar ditugu. Merezi dute.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun