Langile bat hil da Leioako enpresa batean

Ander Zarraga 2022ko api. 13a, 10:04

ELA sindikatuak jakanarazi duenez, langile bat zendu zen atzo, apirilaren 12an, Leioako CAR Bizkaia enpresan. Momentuz ez dute gertatutakoari buruzko xehetasun gehiagorik eman, baina, lehen zantzuen arabera, 50 urteko beharginaren heriotza "ez-traumatikoa" izan da.

Sindikatuak azpimarratu du 19 langile hil direla 2022an Euskal Herrian. Zentzu horretan, ELAk dei egiten du datozen egunetan euskal gehiengo sindikalak azken lan-heriotzak salatzeko egingo dituen elkarretaratzeakaz bat egitera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun