SOS Kurkudik mahai-ingurua antolatuko du Domingotarren komentuko proiektuaren egoera azaltzeko

Ander Zarraga 2022ko api. 26a, 10:20

Kurkudi mendia, atzealdean Domingotarren komentu zaharra.

Eguenean egingo dute Leioako San Bartolome kultur aretoan, 19:00etan. Bertan, Kurkudi mendiko Domingotarren komentu zaharrean egin gura duten kiroldegi pribatuaren proiektua zein egoeratan dagoen azalduko dute, Fernando Hevia arkitektoaren parte-hartzeagaz.

SOS Kurkudi plataformak batzar informatiboa eta mahai-ingurua antolatuko ditu eguenean, apirilaren 28an. Azaldu dutenez, Domingotarren komentu zaharreko lurzoru babestua birkalifikatu gura duen HAPO aldatzeko espedientearen egoerari buruz arituko dira. Bertan, Atucha S.L. enpresak bertan eraiki gura duten "megagimnasio pribatua" eta Leioa eta unibertsitatea elkartezko korridorearen proiektuak zein fasetan dauden zehaztuko dute. San Bartolome kultur aretoan egingo duten topaketan, Fernando Hevia arkitektoak argibideak emango ditu, besteak beste.

"Ez hankarik ez bururik" duen egitasmoa geldiarazteko oraindik dauden aukeren inguruan ere arituko dira, tartean, epaitegietara jotzeko zein aukera dagoen azalduko dute.

SOS Kurkudi plataformak, San Bartolome eta Artatzagane eta Auzotarrok kultur elkarteak antolatutako ekitaldira joan eta "arazoaz jabetzeko" gonbidapena egin diete leioaztarrei, "informatuz, iritzia emanez eta lagunduz egitasmoa geldiarazteko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun