Leioako udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

Erredakzioa 2022ko mai. 5a, 10:13
Aurtengo udalekuetan 800 plaza baino gehiago eskainiko dituzte. © LEIOAKO UDALA

Daborduko zabalik dago UDA eta Udaleku Irekietako udalekuetan izena emateko epea, 6 eta 13 urteko umeentzat eta 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat, hurrenez hurren. Izen-ematea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik, eta familiek Sakoneta kiroldegira, Gaztegunera eta HAZ bulegoetara joan beharko dute izena ematera; gainera, izapideak Udaleko Egoitza Elektronikoaren bidez ere egin daitezke.

Udaleku horiek uztailean garauko dituzte, helburu bikoitzagaz: Leioako ume eta gazteei oporraldiaz gozatzeko gune eta jarduera ludikoak eskaintzea eta, aldi berean, familiei oporraldian lana eta familia uztartzen laguntzea.

Behin-behineko zerrendak erreklamatzeko ohiko epearen ondoren, plazak zozketa publiko bidez esleituko dira, maiatzaren 18an, 11:00etan, Sakonetan eta Gaztegunean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun