Hurrengo jardunaldietan, agenteek E.B.A sistemari buruzko prestakuntza jasoko dute, Ertzaintzaren eskutik. Sistema digital horren bitartez, Ertzaintzaren eta EAEko udaltzaingoen artean etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren delituei buruzko espediente guztien kudeaketa partekatzen dute. Horrela, Leioak bat egiten du espediente guztiak formatu berean sortzea eta partekatzea ahalbidetzen duen sistema horregaz, segurtasun-kidegoen arteko koordinazioa hobetuz eta, ondorioz, biktimei ematen zaien arreta hobetuz.
Leioak, 2016. urteaz geroztik, Generoaren eta sexu-erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Protokoloa du hitzartuta, zeina 2021ean ebaluatu eta eguneratu baita, gertatzen ari diren lege-aldaketaetara txertatzeko helburuagaz. Horretaz gain, erreparazio-ikuspegiaren elementuak ere sartu dutuzte, kontuan hartuz umeak eta nerabeak genero-indarkeriaren biktima zuzenak ere izan daitezkeela, bai eta indarkeria bikarioaren biktimak ere. Hori guztia, LGTBIQ+en eta bereziki indarkeria matxistaren aurkako udal-kolektiboari ematen zaion erantzun inklusibo batetik abiatuta.
Leioako Udaltzaingoko langileek emakumeen aurkako indarkeria matxistaren inguruko prestakuntza erregularra eta espezifikoa jasotzen dute, ezinbesteko elementua baita udalen esku-hartzeek koherentzia izan dezaten eta kalitate-helburuak bete ditzaten, agenteak hurbiltasun-erreferente izan daitezen genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, hain zuzen ere.