Txorierriko jaiak ospatuko dituzte aste-akabu honetan

Erredakzioa 2022ko eka. 2a, 13:33
©Leioako Udala

Bihartik aurrera Txorierri izango da jaiak ospatuko dituen Leioako auzoa. Barikutik domekara bitartean herritar guztientzako ekitaldiak, musika eta giro ederra izango dira bertan.

Egitaraua

  • Ekainaren 3a, barikua:
    • 18:30ean, Pregoia eta Txupinazoa.
    • 18:45ean, Konpartsen jaitsiera DJ Primo Bayok girotuta.
    • 19:15ean, Buruhandiak.
    • 19:30ean, pintxo-sorpresa txosnan.
    • 21:00etan, dantzagarriak jubilatuentzako.
    • 22:00etan, bingoa.
    • 23:00etan, kontzertua: Jaikide.
  • Ekainak 4, zapatua:
    • 10:00etan, txupinazoa eta kros-erako izen ematea.
    • 11:00etan, herri krosa.
    • 11:30ean, tortilla-lehiaketan izena ematea.
    • 11:30ean, umeentzako txapel-jaurtiketa.
    • 11:45ean, igel-toka eta ping-pong txapelketak.
    • 12:30ean, umeentzako herri kirolak Urpegaz.
    • 13:30ean, tortillen aurkezpena.
    • 16:30ean, mus txapelketa.
    • 16:30ean, puxika gerra!
    • 17:00etan, Ibon magoa.
    • 17:30ean, umeentzako bizikleta-ginkana.
    • 19:00etan, txorizo-jana.
    • 19:30ean, umeentzako ikuskizuna Raspu.
    • 23:00etan, musika: DJ Raspu.
    • 00:00etan, ikuskizuna: Las Fellini.
  • Ekainak 5, domeka:
    • 10:00etan, txupinazoa eta II. Kotxe klasikoen topaketa.
    • 11:00etan, talo tailerra eta aurpegi-margotzea.
    • 11:30ean, txapel-jaurtiketa.
    • 12:15ean, kotxe klasikoen ibilbidea Leioatik.
    • 12:30ean, dantza alardea.
    • 14:00etan, herri bazkaria.
    • 16:00etan, umeentzako ginkana.
    • 17:00etan, dantzatzeko musika txosnan.
    • 19:00etan, sari-banaketa eta esker ematea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun