Egitarauagaz hasteko, zapatuan, ekainaren 11n, bulebarrak aire zabaleko biking saio bat hartuko du; 10:00etatik aurrera, txirrindularitza indoorra maite duten 40 lagunek hainbat saio eta masterclass izango dituzte bertan. Ordu berean, Errekalde plazan, Athletic Fundazioak bonbonera bat jarriko du futbol partidak formatu txikian jokatu ahal izateko. Udal-iturriek azaldu dute ubliko guztiei zuzendutako jarduera dela, "ezin hobea familian gozatzeko".
Ekainaren 12an, domeka, Txuma Memorial klasikoak Leioa zeharkatuko du, 12:00etatik aurrera. Aurten berritasun handi bategaz dator lasterketa: aurretik eta lasterketan zehar, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren Eskolen arteko topaketa izango da. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekintzak, gutxi gorabehera. Elkar Kirolak elkarteak, beste behin ere, txirrindularitza-lana ulertzeko duen modu osoa betetzen du, gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria guztietan eta zeinu bereko lasterketen antolaketan, proba herrikoietatik hasi eta lehiakorretara.
Leioako kaleak kirolez beteko dira asteburuan: biking, futbola, Txuma lasterketa... https://t.co/fLn6esMsW0
— Leioa Udala (@leioaudala) June 8, 2022
#Leioa se llenará de deporte durante el fin de semana: 🚲biking, fútbol, carrera ciclista Txuma... https://t.co/7KavjBQmaR#KirolaKalean #Deporteenlacalle pic.twitter.com/8ghyt8YGlt