Daborduko zabalik dago Torresoloko kanpoko igerilekua

Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 09:30
Soroslea Torresoloko igerilekuetan. © LEIOAKO UDALA

Gaurtik aurrera, hilak 15, zabalik egongo dira Leioako Torresoloko kanpoko igerilekuak COVID-19aren aurreko baldintza berdinakaz. Horrenbestez, bertaratzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua erreserbatzea; nolanahi ere, IDM Leioak hitzordu-sistema ezartzeko aukera izango du beharrezkoa izanez gero.

Igerilekuen ordutegia irailaren 15era arte 10:00etatik 21:00etara izango da, eta instalazioak 22:30era arte egongo dira zabalik. Era berean, udal-iturriek gogoratu dute Leioako kirol-instalazioetako bazkideak aparteko ordainketarik egin gabe sar daitezkeela; bazkideak ez direnek, berriz, eguneko abonua edo udako denboraldiko abonua atera ahal izango dute. Bestelako zalantzarik izanez gero, igerilekurako informazio-telefonoa ere ahalbidetu du Udalak: 946 004 475.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun