Barikuko 20:30ak aldera, auzokide batek Udaltzaingoari jakinarazi zion pertsona susmagarri bi omen zeudela Sabino Arana kaleko zenbait ataritan. Agenteak berehala bertaratu ziren, eta biak atari baten barruan harrapatu zituzten, sarraila bat manipulatzen ari zirela, etxebizitzetako batera sartzen saiatzeko.
Horietako batek ihes egiten saiatu zuen agenteak ikusi zituenean; besteak, berriz, aurre egin zien, indarra erabiliz, eta lesioak eragin zizkion agenteetako bati. Azkenean, biak atxilotu eta Udaltzaingoaren bulegora eraman zituzten. Han egiaztatu zutenez, gizonak Arrigorriagakoak eta Bilbokoak ziren, etxebizitzetan lapurreta-aurrekari ugari zituzten, eta, gainera, horietako batek Bilboko Epaitegiaren errekisitoria bat zuen ebazteke antzeko gertakariengatik.