Biktimak Ertzaintzan salatu zuen gertaera, eta une horretan hasitako ikerketa-lanari esker ustezko lapurrak, horietako bat adingabea, identifikatu eta aurkitu ahal izan zituztela azaldu dute.
Adinez nagusia den inplikatua eguaztenean, ekainaren 29an, atxilotu zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta, gero, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi zuten. Aldiz, adingabeari egitate berberak leporatu dizkiote Ertzaintzak instruitutako eginbideetan.