Udalak zehaztu duenez, deuseztasunaren arrazoia aurreko deialdian eskatutako gutxieneko diru-sarreretan antzemandako akatsa izan da. Diru-sarrera horiek 9.000 eurokoak ziren, eta indarrean dagoen araudiak ezartzen du diru-sarrera horiek 12.000 eurokoak izan behar dutela. Hori dela eta, Udalbatzak aurreko ordenantza arautzailea baliogabetzea erabaki zuen eta ordenantza arautzailea behin-behinean onartu zuen, puntu horretan zuzenketa eginez.
Horregatik, promozio horren etxebizitzak esleitzeko zozketan parte hartu gura dutenek berriro izena eman beharko dutela azaldu du Udalak. Prozedura etxebizitza-eskatzaileen udal-erregistroan, Udalaren HAZn egin ahalko da, ordenantza berria behin betiko onartu ondoren, Legean aurreikusitakoaren arabera. Halaber, beste aukera bat izango da eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile berrientzat.