Gertaera atzo jazo zen, eguaztena, etxebizitzako jabeak bertaratu eta barruan jendea zegoela konturatu zirenean. Kaltetuek Ertzaintza deitu zuten gertatutako salatzeko eta bertaratu ziren agenteek barruan zeuden pertsona biak identifikatu zituzten.
Beharrezko egiaztapenak egin ostean, ertzainek pertsona biak atxilotu zituzten, bizilekua bortxatzea egotzita. Dagozkien eginbideak egin ondoren, Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dituzte.