Abuztuaren 24tik 28ra

San Bartolomeko jaiak hazten ari dira urtez urte

Ander Zarraga 2022ko abu. 22a, 09:00

Leioako San Bartolome auzoko festek lau egun hartuko dituzte aurten, abuztuaren 24tik 28ra. Gainera, berritasunakaz datozela iragarri dute antolatzaileek.

Zalantza barik, gogotsu helduko diete aurten San Bartolomeko bizilagunek auzoko jaiei. Aurten, gainera, 2019ko azken festetan baino egun bat gehiago izango dute ederto pasatzeko. Baina ez da oraingo berrikuntza bakarra izango, jai-batzordeko antolatzaileek kotxe klasikoen kontzentrazioa ere ari direlako prestatzen abuztuaren 28rako. Egun horretan, "zerbait berezia" egin gura dutela iragarri dute, baina oraindino ez dute azaldu zertan datzan.

Horretaz gain, beste hainbat jarduera prestatu dituzte abuztuaren 24tik 28ra bitartean ederto pasatzeko: umeentzako puzgarriak, tortilla-txapelketa, mozorro-festa, euskal produktuen azoka, marmitako-lehiaketa edo asto-probak, besteak beste. Festei musika jartzeaz arduratuko dira Lisker, Nonbait eta Urrats taldeak. Horietaz gain, Game Off elektrotxaranga eta hainbat dj egongo dira gauak luzatzen. 

Egitaraua

Abuztuak 24, eguaztena

  • 11:30 Txupinaren jaurtitzea eta jaien hasiera.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 12:45 Nagusientzako otordua.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa.
  • 18:30 Asto-probak.
  • 18:30 Puzgarriak.
  • 19:30 XV. Tortilla Txapelketaren izen-ematea.
  • 21:00 Tortillen aurkezpena eta sari-banaketa.
  • 22:30 Kontzertua: Lisker. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Txapel.

Abuztuak 26, barikua

  • 11:00 Perkusio-tailerra.
  • 11:30 Aisia eta abentura kirolak.
  • 11:30 Margo-txapelketa.
  • 14:30 Margo-txapelketaren sari-banaketa.
  • 19:00 Plaza-poteo mozorrotua.
  • 19:00 Elektrotxaranga: Game Off.
  • 21:00 Sardina-jan herrikoia
  • 23:00 Kontzertua: Nonbait. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Gallo.

Abuztuak 27, zapatua

  • Goizean zehar Zuzterrak taldea.
  • 10:30 Euskal produktuen azoka.
  • 11:30 Talo-tailerra.
  • 13:00 Kantu-txosneo herrikoia.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Trikitxox sagardotegi mugikorragaz.
  • 19:30 Euskal dantzak, Simon de Otxandategi Taldeak eskainita.
  • 23.00 Kontzertua: Urrats. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Maurizia.

Abuztuak 28, domeka

  • Goizetik Kotxe klasikoen kontzentrazioa eta
  • Etxebarria Aita & Semea trikitilarien doinuak.
  • 11:00 LV. Marmitako Txapelketa.
  • 11:00 Marmitako masterklass.
  • 13:30 Apar-jaia.
  • 13:30 Lapikoen aurkezpena
  • 18:00 Marmitako-lehiaketako sari-banaketa.
  • 18:00 Puzgarriak, plazan.
  • 18:30 Asto-probak.
  • 20:30 Jaiei agur esateko txokolatada.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun