Irailaren 4an

Ondizen egingo den Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 60. ediziorako izen-ematea zabalik dago

Erredakzioa 2022ko abu. 5a, 13:08
Aurreko edizio bateko argazkia, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, herriko Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen laguntzagaz, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 60. edizioan parte hartzera deitu du daborduko. Irailaren 4an, 19:00etan, Ondizko probalekuan jarri dute hitzordua. Izena emateko, fitxa bete eta posta elektronikoz bidali behar da infokultur@leioa.eus helbidera. Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, lehiaketaren egunean bertan ere izena eman ahalko da, 17:00etatik 18:00etara.

Ohikoa denez, bi kategoria ezarriko dituzte modalitate bakoitzeko: 16 urtetik beherako aurreskulariak eta 16 urtetik gorakoak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Parte hartzen dutenek honako sari hauek jasotzeko aukera izango dute:

Emakumeen modalitatea
Beteranoen kategoria

  1. saria: 450 euro, garaikurra eta zapia.
  2. saria: 300 euro eta garaikurra.
  3. saria: 150 euro eta garaikurra

Gazteen kategoria

  1. saria: 200 euro eta garaikurra.
  2. saria: 150 euro eta garaikurra.
  3. saria: 100 euro eta garaikurra.

Gizonezkoen modalitatea
Beteranoen kategoria

  1. saria: 450 euro, garaikurra eta txapela.
  2. saria: 300 euro eta garaikurra.
  3. saria: 150 euro eta garaikurra.

Gazteen kategoria

  1. saria: 200 euro eta garaikurra.
  2. saria: 150 euro eta garaikurra.
  3. saria: 100 euro eta garaikurra.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun