Irailaren 2tik 11ra

Jaiak Ondizera helduko dira barikuan

Ander Zarraga 2022ko abu. 31a, 09:30

Aurreko edizio bateko argazkia, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Irailaren 2tik 11ra ospatuko dituzte Andra Mari jaiak Leioako Ondiz baselizaren inguruan. Urtero legez, aurresku-txapelketa eta bakailao-lehiaketa egingo dituzte, besteak beste.

Egitaraua

Irailak 2, barikua

  • 18:00 Txupinazoa eta umeentzako ekintzak.
  • 20:00 Txistorrada.
  • 23:30 Erromeria Urrats taldeagaz eta mozorro-lehiaketa.

Irailak 3, zapatua

  • 18:00 umeentzako ekintzak eta puzgarriak.
  • 22:00 Kontzertua: Runaway, Bon Jovi taldeari gorazarrea eta Gran Perro taldea.
  • 00:30 Disko-erromeria: Galker.

Irailak 4, domeka

  • 11:00 Txistulariekin kalejira.
  • 18:00 Umeentzako ekintzak.
  • 19:00 LX. Bizkaiko aurresku txapelketa eta Ondizko XIII. emakumezkoen aurresku txapelketa.

Irailak 8, eguena (Andra Mari)

  • 11:00 Txistulariakaz kalejira.
    12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Nagusientzako luntxa.

Irailak 9, barikua (Andra Maritxu)

  • 11:00 Txistulariakaz kalejira.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.

Irailak 11, domeka (Errepikapena)

  • 08:00 LIV. bizkaitar erara bakailao txapelketa eta lursailen zozketa.
  • 10:00 Txistulariakaz kalejira.
  • 13:30 Bakailao kazolen aurkezpena.
  • 16:00 Igel-toka txapelketa eta kuartan txapelketa.
  • 18:00 Bakailao txapelketako sari-banaketa.
  • Erromeria: Lorratz.
  • 22:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun