Izen-emateak Kultur Leioan eta Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan egin beharko dira 09:00etatik 14:00etara. Horretaz gain, tailerretako plaza-kopurua mugatua izango dela jakinarazi dute: gutxienez bederatzi pertsona beharko dira taldeak osatzeko, eta, gehienez 16; aldiz, 12 pertsonako ikastaroetan, gutxienez zazpi pertsonako taldeak osatu beharko dira.
Aurreinskripzioek plaza-kopurua gainditzen badute, zozketa publikoa egingo da, beraz, aurrez izena emateko ordenak ez du plaza ziurtatuko. Zozketa, egin behar izanez gero, irailaren 13an egingo da hori, zehazteko dagoen ordutegian. Bestalde, Udalak azaldu dudenez, pertsona bakoitzak espezialitate desberdineko bi ikastaro egin ahal izango ditu gehienez.
Arte eta eskulan ikastaro gehienek 208,51 euroko kostua izango dute ikasturte osorako, honako hauek izan ezik: marrazketa eta pintura hastapenak, marrazketa eta pintura ume eta gazteentzat, kontakizun laburra eta argazkilaritza digitala.
Ordainketa elektronikoa aukeratzen duten pertsonei banaka emango zaie ordainketa-agiri bat ikasturtearen hasieran, eta banketxeetan ordaindu ahal izango dute, ordainketarako online pasabidearen bitartez, Kultur Leioan edo Bizum bidez. Ordainketa urriaren 14a baino lehen egin beharko da, eta egiaztagiria Kultur Leioan entregatuko da. Helbideratutako ordainketa aukeratzen dutenek kontu-zenbakia eman beharko dute ordainketa hori egiteko.
Kultur Leioak guztira 12 ikastaro eskainiko ditu hurrengo ikasturterako: zura zizelkatzea, zeramika, eskulanak eta birziklapena (Kultur Leioan eta Pinuetan), altzariak zaharberritzea, ehoziriak ahokatzea, puntua eta kakorroa, kontakizun laburra, ebaketa eta eta jantzigintza, mugimendua eta erlaxazioa musikaren bidez, argazki digitala eta marrazketa eta pintura (kasu honetan sei espezialitate desberdinegaz).