Aste-akabuan ospatuko dituzte Udondoko jaiak

Ander Zarraga 2022ko ira. 5a, 14:23

Udondoko jaietako paella-txapelketa, artxiboko argazkian.

Zapatuan eta domekan, hilaren 10ean eta 11n, Leioako auzo horretako izango dira Tolentinoko Nikolas Deunaren omenez. Besteak beste, paella-txapelketa, Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga edo Perurena aita eta seme harri-jasotzaileen erakustaldiak egongo dira zapatuan. Domekan, aldiz, antzinako kotxeen erakustaldia, bertso-saioa eta Los Cinco Bilbainos taldearen kontzertuak emango die amaiera jaiei.

Egitaraua

Irailak 10, zapatua
Tolentinoko Nikolas Deuna

  • 09:00 Udondoko III. Paella txapelketaren hasiera.
  • 09:30 Txupinaren jaurtiketa.
  • 11:00 Txistulariakaz kalejira.
  • 11:15 Udondo Errekako IX. Arrantza Txapelketa.
  • 12:00 Meza Ondizko baselizan.
  • 13:00 Ohorezko Aurreskua eta Ikurrinaren igoera auzoko nagusiaren eskutik.
  • 13:30 Kanta poteoa Udondo tabernatik.
  • 14:00 Paellak aurkezteko ordua.
  • 16:30 III. Mus Txapelketa.
  • 17:00 Euskal Dantzak: Gure Ohiturak Dantza Taldearen eskutik.
  • 18:00 III. Paella Txapelketako sari-banaketa.
  • 18:15 Umeentzako jolasak, karaokea eta Amancio tronpalaria
  • 19:00 2011 Urrezko Aizkolari Txapledunaren Liga. Aizkolariak: Jon Rekondo, Donato Larretxea. Ondoren, Perurena aita-semearen harri-jasotzea eta Leioako Harri-jasotzaileen Eskolaren ikustaldia
  • 20:00 Txokolate-jana.
  • 20:30 Mozorro gaua elektrotxaragagaz.
  • 23:00 Erromeria: Joxpa. Eta atsedenean ,mozorro lehiaketaren sari banaketa

Irailak 11, domeka

  • 11:00 Txupinazoa eta txistulakaz kalejira.
  • 11:00 Antzineko kotxe eta motorren erakusketa.
  • 12:30 Auzoko nagusientzako Luntxa.
  • 13:00 Leioako Musika Bandaren emanaldia.
  • 18:00 Bertso saioa.
  • 19:30 Kontzertua: los cinco bilbainos.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun