Leioako hiri-autobusa doakoa izango da urriaren 7ra arte

Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 10:39
Lejoan Busa, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Europako Mugikortasun Astea eta ikasturte berriaren hasiera dela-eta, Leioako Udaleko Lejoan Busa hiri-autobusa doakoa izango da irailaren 12tik urriaren 7ra bitartean. “Ezagutu, gozatu, erabili” lelopean, Udalaren asmoa da udalerriko autobus-zerbitzu jasangarriaren erabilera sustatzea oraindik ezagutzen ez dutenen artean.

Zerbitzua astelehenetik barikura erabili ahal izango da dohainik, ibilbide osoan eta zerbitzu-ordu guztietan. Aste-akabuetan, aldiz, hiri-autobusaren zerbitzua ohiko moduan egingo da, indarrean dauden tarifen arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun