Ekaineko Udalbatzak Ibaiondoko 15b Areako p.02 partzelan eraikiko diren babes sozialeko 26 etxebizitzen zozketaren oinarrien ordenantza deuseztatu zuen. Hori dela eta, prozesu horretan parte hartu gura duten pertsonek beren eskabidea berriro erregistratu beharko dutela jakinarazi du Udalak.
Deuseztasunaren arrazoia aurreko deialdian eskatutako gutxieneko diru-sarreretan antzemandako akats bat izan zen, 9.000 eurotan finkatuta baitzeuden, eta indarrean dagoen araudiak ezartzen du diru-sarrera horiek 12.000 eurokoak izan behar dutela. Hori dela eta, Udalbatzak aurreko ordenantza arautzailea baliogabetzea erabaki zuen eta ordenantza berria onartu zuen hasieran, puntu honetan zuzenketa eginez.
Horregatik, sustapen hori esleitzeko zozketan parte hartu gura dutenek berriro izena eman beharko dute Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan, HAZ udal bulegoetan. Halaber, beste aukera bat egongo da eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile berrientzat.
Esleitu beharreko 26 etxebizitza sozialak jabetza-erregimenean emango dira, Ibaiondoko 15B aldeko P02 lurzatian eraikitzen ari direnak, hain zuzen ere. Horietatik bi egokituak dira eta bi logela dituzte. Gainerakoak honela daude banatuta: logela bateko etxebizitza bat, bi logelako 11 eta hiru logelako 12.