Leioako gastronomia- eta ostalaritza-eskaintza batzen dituen gida argitaratu dute

Erredakzioa 2022ko ira. 28a, 09:56

Leioako Udalak ostalaritza eta jatetxeen sektorea sustatzeko diseinatutako ekimen berria abiatu duela iragarri du. Horretarako, udalerriko eskaintzaren gida bat argitaratu du, aukera aniztasun eta kalitate handia sustatu gura duen www.leioazaporetan.com webgunearen bitartez.

Proposamena Leioako udalerriko garapen sozialerako eta bizi-kalitaterako funtsezkoa den sektore baten ahaleginari eta lanari balioa ematen laguntzeko sortu dute azaldu dute udal-iturriek. Azpimarratu dutenez, "Leioako ostalaritza, zalantzarik gabe, bizilagunei eta bisitariei zerbitzua ematen dien gizarte-eragilea".

Tresna berri horri esker, leioaztarrek eta bisitariek hainbat gustutarako sukaldaritza-proposamen erakargarriak deskubritu edo berriro aurki ditzakete. Goizeko kafea, hamaiketakoa, eguneroko menua edo kartakoa dira egunerokotasunerako edo ospakizunerako arrazoiak. Tabernak, kafetegiak eta jatetxeak, beraz, topagune eta erreferentzia dira, eta edozein herritako bizi-kalitatearen estandarren parte dira.

Udalaren helburua da sektore horren eskaintza eta lan handia sustatzea, lokal bakoitza pertsonalizatuz, egunero bere proposamenik onenak leioaztarrei eta bisitariei eskaintzeko ahalegintzen direnen alde gizatiarra balioesteko. Ekintza horren bidez, sektoreak herrian duen irudia indartu gura du, Leioarentzat eta bere eragin-eremuarentzat baliagarria eta erakargarria izan dadin.

Leioa Zaporetan dagoen eskaintzaren erakusleiho handia da, eta, daborduko, 56 establezimenduk beren eskaintza eta espezialitateak erakusten dituzte, Leioako lau gastronomia- eta ostalaritza-puntu kardinalak erakusten dituen benetako ibilbidean. Gaineratu dutenez, oraindik zabalik dago gida honetan parte hartzeko aukera. Interesdunek Leioako Behargintzarekin harremanetan jarri beharko dira proiektura gehitu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun