Aurreko barikutik zapatura bitarteko goizaldean, 01:30ak aldera, Artaza auzoan egiten ari ziren prebentzio-kontrol batean, Leioako Udaltzaingoko agenteek ibilgailu bat geldiarazi zuen. Bertan, bidaiariek udaltzainekiko jarrera erasokorra erakutsi zutela adierazi dute udal-iturriek, eta, horren ondorioz, pertsona horiek identifikatu zituzten, baita ibilgailua miatu eta miaketa prebentiboa egin ere.
Lan horietan ari zirela, arma zuri batzuk atzeman zizkieten, besteak beste, bi laban, bat gizabanako baten gerrikoan ezkutatuta, eta bestea, beste pertsonaren poltsikoan, baita defentsarako bi esprai ere. Maletategiaren barruan, berriz, 50 zentimetroko aihotz handi bat eta aizto bat ere aurkitu zizkieten.
Miaketaren ondoren, agenteek alkohol- eta droga-probak egin zizkioten ibilgailuaren gidariari, eta emaitza positiboa izan zen bietan. Hori dela eta, ibilgailua ibilgetu zuten eta bi pertsonak administratiboki salatu zituzten, atzemandako armak eramateagatik.