Udal-iturriek azaldu dutenez, neurri hori hartu dute bizilagunek egindako kexen ondorioz. Azken urteetan, auzotarrek eta ikastetxeetara doazen ikasleen guraso askok adierazi baitute eremu horretako trafikoa ez dela segurua, autoen abiadura gehiegizkoa delako.
Gogoratu behar da Leioan 30 km/h abiadura-muga hausteak 100 eta 600 euro arteko isunak dakartzala, gidabaimenean sei punturainokoak izateaz gain.