Ibilbide osasungarriak hainbat alderdi jorratzen dituen ekimena da; jarduera osasungarriak egitera gonbidatzen baitu, hala nola paseoa; jarduera soziala, adin desberdinetako bizilagunak elkartzea komunitatean jarduera bat egiteko; eta Leioak eta eskaintzen duen guztia hobeto ezagutzeko aukera. Hori dela eta, bide osasungarrien jarduera udaleko hainbat sailek koordinatzen dute (Gizarte Ongizatea, Kirolak eta Ekonomia Sustapena eta Turismoa), emaitza hobea lortzeko eta leioaztar gehiagotara heltzeko.
Hurrengo datak:
- Urriak 9, domeka: baserri pasealekua
- Azaroak 27, domeka: Unibertsitate ibilaldia
- Otsailak 5, domeka: Marinerri pasealekua
- Martxoak 26, domeka: ermiten pasealekua I
- Maiatzak 7, domeka: ermita pasealekua II