Umore Azokaren hurrengo edizioko kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa abiatzear dago

Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 10:02

Leioako kaleko artisten azokaren hurrengo edizioa 2023ko maiatzaren 18tik 21eera egingo dute, baina daborduko 23. edizioa iragarriko duen kartelaren bila hasi dira antolatzaileak. Lanak Urriaren 21etik azaroaren 25era bitartean aurkeztu beharko dira; lehiaketari buruzko informazioa eta oinarriak esteka honetan aurkitu daitezke.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun