Irakurketa Jokoaren mekanikak ohikoa izaten jarraituko du aurten ere: 6 eta 16 urte bitarteko gazteek orri-markagailu bat jasoko dute maileguan hartzen duten liburu bakoitzeko. Horiek bueltatzeko orduan, beren datu pertsonalakaz eta liburuari buruzko iritzagaz batera aurkeztu beharko dute. Hiru orri-markagailu batzen dituzten gazteek zenbaki bat jasoko dute 2023ko urtarrilaren 2an egingo den zozketan parte hartzeko.
Zozketa horretan, Elkar liburu-dendan erosteko hamar txartel-opari banatuko dituzte, 60 euroko baliokoa bakoitza. Horretarako, Number Generator orrian agertzen diren ausazko zenbakiak erabiliko dituztela adierazi dute , sariak saridunak errepikatu gabe zozkatu ahal izateko, hain zuzen. Irabazleen izenak Leioako udal-liburutegiaren web orrialdean argitaratuko dituzte.