Udal-iturriek azaldu dutenez, zapatu gauerdia baino lehenago, Pinueta auzotik zihoan patruila batek auto bat geldiarazi zuen, maniobra arraro bat egiteagatik. Jarrera susmagarri hori ikusita, udaltzainek bidaiariak identifikatu eta ibilgailua miatu zuten.
Autoa arakatzean, salmentarako prest zeuden 40 droga-poltsa konfiskatu zizkieten, guztira 24 gramo substantzia estupefazientegaz. Horrenbestez, autoan zihoazen hiru pertsonak osasun publikoaren aurkako ustezko delituagatik ikertutzat jotzen dituztela zehaztu dute.