Atzo egin zuten lehen mahai-inguruan Porfirio Hernandez, Agurtzane Solabarrieta eta Izaskun Duke adituek zaintzen inguruko hainbat gogoeta plazaratu zituzten. Hurrengo irisgarritasunari eta mugikortasunari buruzko topaketa gaur egingo dute 19:00etan Kultur Leioan; horren ostean, etxebizitzari eta ingurumenari buruzko beste bi topaketa egingo dituzte urriaren 27an eta 29an, hurrenez hurren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!