Leioako Udalaren laguntzari esker, medicusmundi Bizkaia gobernuz kanpoko erakundeak Omokoako udalerriko gobernantza hidriko komunitarioaren aldeko sereko emakumeak proiektua burutu ahal izan du Hondurasen. Proiektu horrek gizartearen parte-hartzea sustatzen duela azpimarratu dute erakundeko kideek. Nabarmendu dutenez, arreta berezia jarri dute emakumeek erabakiak hartzen dituzten heinean ura segurtasunez eskuratzeko eskubidearen alde lan egiten duten komunitate-oinarriko erakundeetan parte har dezaten. Irudi horien bidez, emakumeen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izango dugu, baita San Isabel arroan basoberritze-lanak nola egiten dituzten ere.
Proiektu horren emaitzak erakusteko, medicusmundi Bizkaia erakundeak zineforum bat egingo du gaur, eguena, 18:00etatik aurrera, Ondiz dorrean (Independentzia kalea 64, Leioa). Bertan, Ricardo Fernandez medicusmundi Bizkaiako Hego Amerikako proiektuen teknikaria izango da. Hurrengo hilean, aldiz, proiektu horren inguruko erakusketa egongo da azaroaren 1etik 15era bitartean. Erakusketa Zabalik egongo da astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan, 10:00etatik 14:00etara, eta martitzenetan, 16:00etatik 20:00etara.