Eguaztenean, hilak 26, goizeko lehen orduan, Ertzaintzako agenteek, Leioako udaltzainakaz elkarlanean, Pinueta auzoko ostalaritza-establezimenduak zaintzeko dispositibo bat ezarri zuten, substantzia estupefazienteakaz trafikatzen ote zuten egiaztatzeko.
Bertan, tabernetako batean bezeroak sartu eta gutxira irteten zirela konturatu ondoren, agenteek egiaztatu zuten barruan haxixa erosi zutela. Hori horrela, bertaratutako agenteek ostalaritza-establezimenduko zerbitzaria eta hura zuzentzen zuen gizona atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gizonari, gainera, haxixa eta ustez substantzien salmentatik lortutako dirua atzeman zizkioten.
Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideei ekiteko, eta, amaitutakoan, Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku uztea espero dute.