Hiru seme-alabaren aita eta irakaslea lanbidez, Iban Rodriguez Etxebarria legegintzaldi bat darama Leioako alkate gisa. 2013-2019 aldian ere Hirigintzako zinegotzi eta alkateorde izan zen udalerri horretan, Mari Carmen Urbieta alkate zela.
EAJko iturriek azaldu dutenez, agintaldi honetan proiektu estrategiko "handiak" bultzatu ditu udalerrirako, "batzuk Udalarenak eta beste batzuk beste erakunde batzuen mendekoak, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren arteko etengabeko lankidetzan. Pandemiaren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren, agintaldi honen amaieraren eta hurrengoaren artean garatuko dira, udalerriak urte hauetan guztietan izan duen aldaketa ikusgarriarekin jarraituz".