Helburua familia barruan zein familia artean hizkuntza-ohituretan eragitea da euskararen erabilera bultzatzeko eta harreman-sareak ehuntzea. Beraz, tailerrak euskara hutsean izango dira eta horietako parte hartzaileek ezinbestean euskaraz egin beharko dute.
Itzalekin kontu kontari du izenburu hurrengo tailerrak, azaroaren 5ean Pinuetako ludotekan izango da, 11:30ean, eta azaroaren 11n kultur Leioan, 17:30ean.