Frantziako Tourra Leioara helduko da domekan

Erredakzioa 2022ko aza. 4a, 12:50

Umen bat bizikletan, artxiboko irudian. © ELKAR KIROLAK

Azaroaren 6an, 10:30etik 14:30era, bizikletagaz lotutako hainbat jarduera antolatuko dituzte Leioako Errekalde plazan egingo duten Tour Egunean, Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basque ekimenaren testuinguruan.

Tour Egunaren helburua da familien artean txirrindularitza sustatzea, bai kirola bezala, bai garraiobide modura ere, bizikletaren erabilera sustatzeko. Horrela, domekan, Leioan familientzako hainbat jarduera eta tailer egingo dituzte, eskualdean kirol hori sustatzen duten txirrindulari-klubei omenaldia egiteaz gain.

Horretarako, Errekalde plaza aukeratu dute Leioako Tour Eguneko jarduerak egiteko. 10:30etik 14:30era bertaratzen direnek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute: Pumptruck eta gymkana umeentzako, Tour Museoa, txikientzako tailerrak, Euskaltel Euskadiko karpa arrabol birtual bategaz eta Eliseoko Zelaietako podiumeko photocall-a. Gainera, Elkar Kirolak taldeak antolatutako familiarteko bizikleta martxa 11:00etan abiatuko da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun