Gertaera 23:15ak aldera gertatu zen, bizilagun batek Udaltzainari jakinarazi zionean bi gazte emakume bati poltsa bat lapurtzen eta Artaza parkera ihes egiten ikusi zituela. Leioako Udaltzainaren patruila bat haien bila abiatu zen parkearen ingurura, eta pertsona susmagarriak Getxoko Errekagane kalean atzeman zituzten.
Identifikazioan, gazteetako baten bizilekua jakiteko zain zeudela, agenteak lapurretagaz lotutako aurrekari ugari zituela konturatu ziren. Miaketan biktimaren objekturik aurkitu ez bazuten ere, Ertzaintzako agente batek telefono mugikor bat eta Airpod batzuk aurkitu zituen inguruko hesi batean. Villa de Plencia urbanizazioko segurtasun-zaindariak berretsi egin zuen, bideozaintzako kamerak ikusi ondoren.