Eskariak obrak egin gura diren higiezin eta eremuen jabe edo jabeen erkidego titularrek edo haien legezko ordezkariek egin beharko dute. Zehazki diruz lagunduko dituzten obrak honakoak dira:
- Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak.
 - Etxebizitza kolektiboko eraikinetan inguratzaile termikoa hobetzeko obrak.
 - Etxebizitza kolektiboko eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak.
 - Babestuta dauden eraikinetan fatxada, teilatu edo estruktura hobetzeko obrak.
 - Putzu septikoak deuseztatzeko obrak.