Azaldu dutenez, neurri horien helburua udalerriko trafikoaren abiadura murriztea da, eta Leioako kaleetan ezarritako gehieneko abiadura errespetatzea, 30 kilometro ordukoa baita. Radar finkoak kokatzeko aukeratutako hiru puntuak trafiko handiko puntuak direla zehaztu dute, abiadura-muga non ez den errespetatzen; gainera, ikastetxeak daude inguruan.
Gogoratu dutenez, Leioako hiri-bideko abiadura-muga 30 kilometro ordukoa da, eta hori gainditzeak 100 eta 600 euro arteko isunak dakartza, baita gidabaimenean sei puntu artekoak ere.