Hurrengo urteko Leioako kaleko artisten azoka egingo dute maiatzaren 18tik 21era. Daborduko XXIII. edizioa iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa abiatu du Leioako Udalak, eta horretarako epea hilaren 25ean itxiko dute. Parte hartzeko oinarriak honako esteka honetan kontsultatu daitezke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!