Urteroko ohiturari jarraituz, domekan, abenduaren 11n, baserria Leioara jaitsiko da, egun horretan XXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egingo baitute. 10:00etan hasi eta 15:00etara arte egongo da zabalik azoka Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazetan eta Boulevardean.
Bertan, Gabonetako ohiko hainbat jateko prestatzeko produktuak eskuratzeko aukera egongo da, baina ez hori bakarrik, bestelako artisau-produktuak, umeentzako tailerrak, dantzak, eta lehiaketak ere egongo dira familian goiz ederra pasatzeko.
Egitaraua
- Goiz osoan zehar:
- Animalien erakusketa.
- Nekazaritzako produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta.
- Falkoneriako erakusketa.
- Animazioa: Leioako Txistu Doinuak, Udondoko Txikiteroak, Lamiako Maskaradako trikitilariak eta erraldoiak.
- Umeentzako tailerrak: Artile eta zaku usaintsuen tailerra.
- Lehiaketak: Behi politena eta gehien pisatzen duen behia. Azokara bertaratzen diren pertsona guztiek eman ahal izango dute botoa, eta horien artean bi saski zozketatuko dira produktuekin.
- 11:00etatik aurrera:
- Euskal dantzak: Gure Ohiturak Dantza Taldea eta Txikiak Txiki Dantza Taldea. Boulevardean.
- Herri-kirolak: Open Bizkaia torneoaren finalak. Errekalde plazan.
- Gizonezkoen harri-jasotzea, emakumezkoen ingudea, gizonezkoen kinttopekoak eta zaku-lasterketa.
- Sagardoa egiteko tailerra eta sagar moten erakusketa. José Ramón Aketxe plazan.
- 12:00etatik aurrera:
- Pony-akaz paseoak. Boulevardean.
- Ekoizleentzako Idiazabal Jatorrizko Deiturako XXII. Gazta Lehiaketa.
- Bizkaitarrak, Leioako Udala eta gazta dastaketa Boulevardean.
- Sasoiko perretxikoak eta onddoak eta Eusko Label sagardoa dastatzeko aukera. José Ramón Aketxe plazan.
- Laguntzailea: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
- 13:00etan, parte hartuko duten abere-arrazen pisaketa eta azalpena. Boulevardean.
- 14:00etan, gazta eta postuen dekorazio-lehiaketen sari-banaketa eta saski-zozketa azokako produktuakaz (parte hartzeko txartelak postuetan banatuko dituzte).
- 15:00etan, Azokaren amaiera.