Ohikoa izaten denez, aurtengo azokan ere hainbat saridun ere egon dira. Idiazabal Gaztaren XXII. Edizioaren lehiaketa da horien artean nabarmenena. Bertan, bizkaitar jatorriko 14 gaztagileetatik bostek hartu dute parte, eta honela geratu da sailkapena:
- Ipiñaburu (Zeanuri)
- Santamañe-Baskaran (Markina-Xemein)
- Aitor Urien (Abadiño)
Horrez gain, Laukizko Beñat Urbietaren behiak eskuratu du Behi Politaren izendapena. Saski zozketatuak ere banatu dituzte: Daniel, Esther de Armas eta Denisse Manson suertatu ziren irabazleak.
Azkenik, udal-iturriek azpimarratu dute 102 pertsonak parte hartu dutela nekazarien eta artisauen artean postua jartzen, eta 105 abelburu ere izan direla Leioako kaleetan. Etxolen XV. Dekorazio lehiaketan 102 postu aurkeztu dira, horietatik 80 nekazaritzako produktuakaz eta 22 artisautza eta landareakaz, eta horietatik Gatikako Rosario Etxeberria izan da irabazlea.