Artea merkataritza-zentroko Hollister arropa-dendako langileek grebara jo dute aurreikusitako itxiera salatzeko

Iker Rincon Moreno 2022ko abe. 15a, 12:07
Greban dauden langileetako batzuk, dendaren aurrean. © ELA SINDIKATUA

Leioako merkataritza-gunean lekututa dagoen saltokiko 24 langileek greba mugagabea abiatu zuten astelehenean, hilaren 12an, Gabonetako kanpaina hasi aurretik. Izan ere, salatu dutenez, lan-karga eta mozkin handiko sasoi horren ondoren, Hollister denda kudeatzen duen enpresak behargin guztiak kalera bota gura ditu.

ELA sindikatuak azaldu duenaren arabera, joan den hilean esan zien zuzendaritzak, gutun bidez, denda itxiko zutela. Kaleratze kolektiboa ustekabean harrapatu zituen langileak, "eta enpresak oraindino arrazoirik eman gabe jarraitzen du. Gabonetako kanpainaren ondoren kaleratu nahi dituzte 24 langileak, urtarrilaren 15 eta 22 bitartean".

Greba mugagabeaz gain, mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute beharginek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun