Mendiz inguratutako leku batean, Lanbrok eta Lekak, bi galtzagorri bihurrik, ez dakite nor den bere ama. Ieltxuk txoriak zin egiten die zalantza hori argitzen lagunduko diela, baina horren ordez, nahastu eta galdu egiten dira. Bidean zehar, gure pertsonaiak euskal mitologiako pertsonaiekin topo egingo dute egoera dibertigarrietan: Basajaunekin, Lamiarekin, Sorginarekin, Jentilekin, etab.
Pertsonaiak txotxongiloen bidez eta lau aktoreen karakterizazioaren bidez antzezten dira, eta ikusleak istorioaren parte izatera gonbidatzen dituzte. Hiru mailatako eszenografiaren, atrezzo zainduaren eta efektuen bitartez, pertsonaia alaiak bizi diren lekura eramango dituzte ikusleak.
Sarrera: 6 euro
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!