2022/12/28 18:00

Antzerkia

Gabonetan antzokira: "La mejor obra de la historia"

Gabonetan antzokira: "La mejor obra de la historia"
Kultur Leioa, Leioa

Berriz ere, familiako kide guztiengana hitzik gabe eta umorearen bidez iritsiko da Spasmo konpainia, historiako artelan garrantzitsuenak erakutsiko ditu, baita horien autore, datu eta bitxikeriak ere.

Ibilbide kultural honetan zehar munduko museo garrantzitsuenetan eta bertako artelanetan murgilduko dira.
Ikuskizun bisual eta futurista honek txikientzako mugikorretako aplikazioak ekartzen ditu gogora euskarri digitalarengatik. Bertan, eduki didaktikoa arte eszeniko eta plastikoekin nahastuko da.

Utzi zuen zentzumenei MUSEO birtualeko ibilbide zoragarri honetan zehar eraman zaitzaten.

Sarrera: 6 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun