Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.
Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonakaz bizi garela erakutsi nahi dute, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.
Sarrera: 6 euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!