Leioaren ikuspegi ezberdina eskaintzen duen liburu solidarioa argitaratu dute

Erredakzioa 2022ko abe. 22a, 10:08

Leioako Udalak, Merkatarien elkartearen laguntzagaz, udalerriari buruzko ikuspegi desberdina duen liburu bat atera du, helburu solidario bategaz gainera: Leioako familiei elikaduratik laguntzea, hain zuzen. Liburuaren hasierako prezioa bi eurokoa da, eta bildutakoa Sortarazi erakundearentzat bideratuko dute, Leioako elikagai-bankua kudeatzen duen eta adingabe, pertsona eta familien elikaduran laguntzen duen erakundearentzat.

Udalerriko ia hogei saltokitan dago salgai Leioa, beste ikuspegi batetik izeneko liburua. Argitalpen horrek udalerria erakusten du, leku berriak ezagutzeko irudien bidez eta ikuspegi berri batetik, natura protagonista dela, parkeak eta berdeguneak nabarmenduz. Kultur Leioan ere lor daiteke.

Ekimenaren helburua da udalerriaren ikuspegi desberdin hori erakustea, neurri handi batean pandemia garaian aurkitutakoa, eta, aldi berean, Leioako familia behartsuenei lagundu. Horregatik, Udalak proposamen horretan parte hartzera animatu gura izan ditu herritarrak.

Salmenten bidez bildutako dirua Sortarazi elkartera bideratuko dute. Erakunde horrek hainbat ekimen sozial garatzen ditu, herriko elikagaien bankua kudeatzen du eta zuzenean lagundu ahal izango die gehien behar duten adin txikikoen, pertsonen eta familia leioaztarren elikaduragaz. Horregatik, bi euro sinbolikoez gain, aparteko dohaintza bat ere eskatu dute ekimenari laguntzeko.

Leioan liburua salgai duten dendak honako hauek dira:

  • Librería Iris
  • Farmacia Sanchez Moreno
  • Linsay
  • La Toscana
  • Maitane
  • Flovar bolsos
  • Karlaine
  • Iduna
  • Optika Leioa visión
  • Fieldburu
  • Loycar
  • Bea y Mentxu peluquería
  • Marzo21
  • Isbert Art
  • Balbalina
  • Jugueteria Itziar
  • Kopi Ona
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun