Umore Azokaren hurrengo edizioaren kartel-iragarlea aurkeztu dute

Ander Zarraga 2022ko abe. 28a, 13:11

Ingelmoren diseinua izan da 2023ko Umore Azoka iragartzeko aukeratua. © LEIOAKO UDALA

Juan Diego Ingelmo Benavente artistaren diseinuak iragarriko du 2023ko Leioako Umore Azoka, Burrianako (Castelló) diseinatzaile eta kartelgilearen irudiak irabazi baitu Leioako agenda kulturaleko hitzordu esanguratsuena iragartzeko kartel-lehiaketa. XXIII. Umore azoka 2023ko maiatzaren 18tik 23ra egingo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun