2023/02/03 20:30

Antzerkia

Antzerkia: "Moria"

Antzerkia: "Moria"
Kultur Leioa, Leioa

MORIAk jatorrizko herrialdeetatik ihes egitea beste erremediorik izan ez duten bi emakumezko errefuxiaturen eta haien familien istorioa kontatzen du. Moriako kanpamenduan grabatutako benetako lekukotzetan oinarritzen da dramaturgia, Nicolás Castellanoren gainbegiradapean. Castellano kazetari aditua da behartutako migrazio mugimenduetan eta giza eskubideetan.

Sarrera: 10 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun