PAÜRA umorezko ikuskizuna da. PAÜRAri eskua eman, eta lagun egingo digu zuzeneko musika duen publiko orotarako abentura eszeniko honetan.
Beldurra ez da inoiz aholkulari ona izan; hala ere, horrek bultzatzen gaitu ekitera batzuetan. Beldurra existitzen da, eta gutariko bakoitzean bizi da; ez dugu sentitu nahi, baina barruan daramagu.
Pailazoaren hizkeran sartuko gara, beldurraz hitz egiteko algaren eta poesiaren bidez. Kontzertu teatrala. Barre-algaraz betetako musika-lana.
Sarrera: 12 euro
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!