Otsailaren 1ean, eguaztena, Kultur Leioan mahai-inguru bat egingo dute "Guatemalako emakumeak: garapen komunitarioa ehuntzen" izenburupean. Bertan, emakumeek Guatemalan bizi duten egoeraz eta garapen komunitarioan duten funtsezko rolaz hitz egin eta hausnartuko dute, hango eta hemengo sareak ehuntzeko helburuagaz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!