Laguntza horiei buruzko foru agindua urtarrilaren 18an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (11/2023 Foru Agindua), beraz, foru iturrien arabera, eskaerak egiteko epea otsailaren 18an amaituko da.
Leioako Udalak jakinarazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza berriak emango ditu trafiko handiko eremuetatik gertu dauden etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetzeko. Oraingoan, Estartetxe kaleko 9-11-13-19-21-23 zenbakietara eta Iparragirre etorbideko 2b eta 38 zenbakietara zuzenduko dituzte laguntzak.
Laguntza horiei buruzko foru agindua urtarrilaren 18an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (11/2023 Foru Agindua), beraz, foru iturrien arabera, eskaerak egiteko epea otsailaren 18an amaituko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!