Consuelo Castellanos Jimenez da Leioako Udaleko PSE-EE alderdiko zinegotzi berria

Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 08:52

Consuelo Castellanos zinegotzi berria Leioako alkatearen izendapena jasotzen Udaleko osoko bilkuran. © LEIOAKO UDALA

Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra taldeko politikariak atzo, hilak 26, egin zen osoko bilkuran hartu zuen kargua Enara Diez Oyarzun zinegotziaren ordez, agintaldia bukatu arte. Iban Rodriguez alkateak izendatu zuen, eta ekitaldian Udalbatzak Diezen lana eskertu eta zinegotzi berriari ongietorria eman zion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun